Aurreinskripzioak

ANDRÉS DE URDANETA IKASTETXEA

    2 urteko gelarako eskaerak eta Haur Hezkuntzakoak (3, 4 eta 5 urte), Lehen Hezkuntzakoak, DBHkoak eta Batxilergokoak Loiuko Andrés de Urdaneta ikastetxeko idazkaritzak kudeatu eta izapidetzen ditu.

    Eskaera esteka honetan deskargatu daiteke: Aurreinskripzioa. Bete ondoren, aurrez aurre eman daiteke, edo posta elektronikoz bidali:
      Idazkaritzaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:30era
      Kontaktua: secretaria@colegiourdaneta.org; Tfno.:94 453 33 08

      Ikastetxeak bisita pertsonalizatuak eskaintzen ditu proiektu pedagogikoaren berri emateko. Informazio guztia web orriko atal honetan dago: Bisita gaitzazu.

      Urtarrilaren 17an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara, ate irekien jardunaldia egingo da, eta aldez aurretik hitzordurik eskatu gabe joan ahal izango da bertara.

    SAN JOSÉ-URDANETA IKASTETXEA

      San José-Urdaneta ikastetxeko Haur Hezkuntzako eskaerak (2, 3, 4 eta 5 urte) Bilboko San José-Urdaneta ikastetxeko idazkaritzak kudeatu eta izapidetzen ditu.
        Idazkaritzaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:00etara eta 15:30etatik 18:00etara.
        Kontaktua: sanjose.secretaria@colegiourdaneta.org; Tfno.: 94 424 11 99

        Ikastetxeak ordu erdiko elkarrizketa pertsonala eskaintzen du hezkuntza-proiektuari, ordutegiei eta gainerako zerbitzuei buruzko informazioa emateko. Webgunearen bidez erreserbatzen da: Bisita gaitzazu.

        Gainera, ostegunetan 17:15etik 18:15era ezagutu daitezke instalazioak, aldez aurretik hitzordua eskatuta.


      Erregistro Ofiziala

      Aurreinskripzioa aurkeztu duten familiei posta elektronikoz bidaliko zaie Eusko Jaurlaritzaren eskaera ofiziala egiteko behar den dokumentazio eta informazio guztia:

      • Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH: otsailaren 2tik 13ra bitartekoa, biak barne.
      • Batxilergoa: Batxilergoan onarpena beste epe batean egiten da, oraindik argitaratzeke dagoena, eta normalean martxo-apirila bitartean izaten da.